Udan ikasi? erotu al gara edo?

Urtero lez UEUn Udako Ikastaroak antolatu ditugu, aurten baina, berrikuntza ugarirekin: ez dugu elkarrekin lo egingo…(!), formato ezberdineko ikastaro, mintegi eta jardunaldiak izango ditugu,
Eibarren bi astez egongo gara…

Ez dakigu berrikuntza guzti hauen ondorioa izan den, baina matrikulatutako jende kopurua askoz altuagoa da aurten…

eta hona gure galdera: uda iritsi eta ikastera animatzen da jendea… zergatik?
eta zergatik aurten gehiago?

gure balorazio galdeketan galdera txertatu beharrean egitasmo berria jarri dugu martxan: Zer-OH!

eta zer da Zer-OH!?

Zergatik Orain eta Hemen?


Galdera majikoa, galdera bikoitza, akademiko eta ludikoa, oso ludikoa izan daitekena…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude