Indusketak Amaiurren. Izena emateko epea zabalik.

Arkeologiaren inguruko ikasketak sendotzeko asmoz, 2005-2006 ikasturtean UEUk eta Aranzadi Zientzi Elkarteak elkarlanean Arkeologiari buruzko Ikastaro Praktikoa antolatu zuten.

Bai ikasle eta antolatzaileek ikastaroaren balorazio oso positiboa egin zuten, eta hori dela eta ikasturte honetarako ildo horretatik abiatuta beste ekimen bat antolatu dute:

Iazko ikastaroaren arlo praktikoa Amaiurko gazteluan burututako indusketa arkeologikoek osatu zutenez, aurten indusketa horietan parte hartzeko deialdia luzatu dute. Oraingo honetan, 15 egunez Aranzadiko arkeologo-talde batekin aritu eta ikasteko aukera izango dute bertara apuntatzen diren ikasleek.

Prezioa nahiko merketu den arren, ikastaroa guztiz praktikoa izango da, indusketez gain hitzaldi eta tutorizazioak barne. Indusketetan zehar elkarrekin bizi eta tasedenaldietan hitzaldiak, aurkikuntzen inguruko azterketak, eta irteerak burutuko dituzte. Amaiurreko herrian bertan bizi eta lan egingo dutenez, gure historiarekin inplikatzeko aukera paregabea izango dute.

Izen ematea uztailaren 15era arte zabalik egongo da.
Indusketak uztailaren 30etik abuztuaren 12ra izango dira.
Prezioa 150 €.

Informazio gehiago hemen

Animatu!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude