Hondartza edo mendia, udari lotutako galdera

Uda hurbiltzen den heinean, edo ikasturteko nekea metatzen doan neurrian, udako planak egiteari heltzen diogu. Batzuk.

Beste batzuk, ohiko galderei erantzun ezinik ibiltzen dira/gara eta leku exotiko, berezi, cool eta interesgarririk bisitatzeko asmorik ez dutela/dugula, udaren inguruko eztabaidetatik ihes egiten saiatzen dira/gara.

Mendialdera?
Hondartzara?

Herriko jaietan presente?
minutu bakar bati uko egin barik, opor guztiak ausente?

Gairen bat eskegita gelditu zaizula eta ikasteari ekin beharko diozula?

Auzolandegiak, hizkuntzak ikastera, deskantsatzeko tartea, ordu luzetako gabak erretzeko aukera…

Uda aurpegi anitzetako ispilua da. Urte osoan metatutako behar eta gogoei heltzeko ispiluen gela bihurtu dugu. Batean islatu eta beste gainontzekoetan irudi biderkatua jasotzeko egiten ditugu planak.

Udan zure neurrirako planak egiteko enpresak ugaldu dira azkenaldi honetan.

Eta bakarra da 200€ baino gutxiago kobratuta,  30 plan baino gehiago eskaintzen dizuna.

Hondartza? Baiona…
Mendia? Orbaitzeta…

Uda zure neurrira egokitu, egun gutxi dira eta…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude