30 egun falta dira UEUko udako ikastaroak hasteko

… eta batzuk dagoeneko "beteta" kartela eskegi dute!!!

Atzo, Iruñean Udako ikastaroen prentsaurrekoa eman zuten Irati (Udako Ikastaroen arduraduna), Saioa (Nafarroako arduraduna) eta Lore (UEUko zuzendaria).

 

Hemendik aurrera Udako ikastaroen berri "Uda neurrira" blogean izango dugu.
Jakin dugunez hauek dira berirtasunik nabarienak:

Berrikuntza nabarienak hauxek dira:

1. Iraupena. Lehen aldiz, Eibarren bi aste jarraian burutuko dira ikastaroak. Baionan eta Iruñean aste batez.
2. Egoitza aldaketa. Baionan Bernat Etxepare lizeoan egingo dira ikastaroak eta Iruñean Hizkuntza Eskola Ofizialean.
3. Ostaturik ez da eskainiko.
4. Eibar, Iruña eta Baionan ezezik Lizarran ere hitzaldiak eskainiko ditu UEUk, bertako Udalaren laguntzarekin.
5. Inoiz baino dirulaguntza gehiago daude.

Matrikulazioa eta informazio gehiago UEUren webgunean

Adi! Plaza mugatuak dira hainbat ikastarotan…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude