Nafarroako Erresumaren Historia eta Gazteluak

Arkeologiaren inguruko ikasketak sendotzeko asmoz, 2005-2006 ikasturtean UEUk eta Aranzadi Zientzi Elkarteak elkarlanean Arkeologiari buruzko Ikastaro Praktikoa antolatu genuen. Ikastaroaren balorazio oso positiboa egin ostean ikasturte honetarako, 2006-2007rako, “Historia, Ondarea eta Oroimena” izenburupean hiru ikastaro antolatu ditugu. Horietatik NAFARROAKO ERRESUMAREN HISTORIA ETA GAZTELUAK ikastaroan matrikulatzeko garaia iritsi da.

Iazko ikastaroaren arlo praktikoa Amaiurko gazteluan burututako indusketa arkeologikoek osatu zuten.
Barrura begira, indusketa horiek ikasleengan eragin handia izan zuten. Horrela, apunteetatik ikasitakoa “in situ” ikusteko aukera izan zuten, bertan egindako lanak formazioaren alde teknikoa eta humanoa- bai talde lanari dagokionez zein herritarrekin harremanari dagokionez- asetuz. Kanpora begira, indusketek oihartzun handia izan zuten, Nafarroako Erresumaren Historiari eta Gazteluei buruzko jakinmina geroz eta zabalagoa eginez.

Aranzadi Zientzi Elkartea eta UEUk antolatutako ikastaro honek hasitako bideari eutsi eta jakinmin hori asetzeko asmoa du.

Horrela, ikastaroaren alde teorikoa online izango da eta indusketak, 15 egunez, Amaiurren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude