Euskal hiria historian zehar

Hiri bati buruz hitz egiten dugunean, oro har, inguru fisiko jakin batekin, bizilagun askoko, eta erdigune bat eta periferia dituen egitura batekin erlazionatzen dugu, leku batean oinarrituta baitago. Horregatik hiri horiek nolakoak izan diren aztertzeko historiako zenbait garai aukeratu dira.

Bestalde, ideiak trukatzeko eta bideratzeko tradizio luzea duten espazio bereziak dira hiriak, bertan leku garrantzitsua dute kulturak eta arte adierazpideek. Horrekin aipatu nahi da espazio horietan gorde izan diren artelanak eta horrekin batera euskal hiriaren irudia literaturan ere eskaini nahi dela.

Baina, gaur egun eremu urbanoak etengabe aldatzen ari dira, oro har, lurraldeen interpretazio berri bat sortzen ari da. Horregatik, eremu zabal horien etorkizunari buruz edota etorkizunari begira, horiek bultzatzeko egin daitezkeen proposamenak eman nahi dira.Testuinguru horretatik abiatuta euskal hiria hainbat ikuspegitatik aztertuko da: historia, artea, literatura, arkitektura… Historiaren eta gaurko errealitatearen ezagutzatik abiatuta eraikitzen delako etorkizuna.

Ikastaroa 30 ordukoa izango da, Eibarren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude