Bertso-lantegia

Garai berri bat bideratzeko asmotan, belaunaldi arteko harremanak eta gogoetak bultzatzeko helburuarekin antolatu da Bertsolantegia.Bertsolaritza eta bertsogintza bere horretan bakarrik landu gabe, bertsoa eta beste arte diziplinen arteko erlazioak bultzatu eta sendotzeko foroa landu nahi da bertan.

Goi-mailako adituekin eta eztabaida-foroetan oinarrituta, bertsolaritzaren eta kulturgintzaren inguruko gogoeta egitea da ikastaroaren helburua. Bertso-eskoletako gazteentzat, bertsoaren magian sakontzeko aukera emateaz gain, transmisiorako gune bilakatzea, adin desberdinetako bertsozale eta euskaltzaleen elkargunea izanez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude