Autoan elkarrekin

Maiatzaren 10ean Donostiako Teknologi Elkartean egingo den IEB07 "Web 2.0 hemen" jardunaldira joateko AUTOA KONPARTITZEKO interesa badaukazu,  hemen duzu aukera.

Berri honi erantzunez egingo dugu elkartrukea, modu erraz eta argian egiteko arau sinple batzuk jarri ditugu:

KOTXEA DAUKAZU…
kotxean joango zara eta gastua konpartitzeko eta bakarrik ez joateko norbait zurekin eramateko prest zaude, honela egin:
– erantzun berriari, eta izenburuan adierazi: AUTOA ERAMANGO DUT – eta nondik irtengo zaren.
adibidez: AUTOA ERAMANGO DUT – GASTEIZ

KOTXEA BEHAR DUZU…
kotxerik ez daukazu eta garraio publikoaren ordez gustora joango zinake norbaitekin, honela egin:
– erantzun berriari eta izenburuan adierazi: AUTOA BEHAR DUT – eta nondik irtengo zaren.
adibidez: AUTOA BEHAR DUT – GASTEIZ

Ez ahaztu erantzunean kontakturako modu bat jartzeaz!
posta elektronikoa edo telefono bat, zure esku!

Hemendik aurrera zuen esku!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude