Historiaren euskal curriculuma

Euskal Curriculuma denen ahotan dago azkenaldian, halere, gai honekiko ardura eta eztabaidarako beharra aspaldikoak dira hainbat eragileren artean. Irakaskuntzarako Euskal Herritik gauzaturiko programa baten beharrak bultzatuta, ikastola, ikastetxe, eta hainbat erakunderen arteko elkarlana abiatu zen 1996az geroztik.

Euskal Curriculumaren inguruan dauden kezkak nolabait argitu eta beraren inguruan dauden ikuspuntu ezberdinak jorratzeko asmoz, 2006ko apirilaren 26an Historialari Euskaldunen V. Topaketak antolatu ditu UEUko Historia Sailak Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegian (Gasteizen).

Historiaren Euskal Curriculuma: Iritzi Ezberdinak egun bateko topaketetan, alde teorikoa –erakundeen ikuspuntuak– eta alde praktikoa –Historiako irakasleen iritziak eta kezkak– landu nahi dira. Hori horrela, eguna saio bitan banatu da, goizez alde teorikoa garatuz, eta arratsaldez, alde praktikoa. Saio bakoitzaren bukaeran eztabaidarako tartea definitu da, hurbildutakoen parte hartzea ahalbidetuz eta hausnarketa bultzatuz.

Izena emateko UEUren webgunean edo 943 82 14 26 telefonoan aurkituko gaituzu.

Izena emateko epea: Apirilak 20

Adi! plaza mugatuak izango dira!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude