ZENTZUMENAK, GORPUTZA ETA IDAZKERA LANTZEKO TAILERRA

Idaztea gure esku -guztion esku- dagoen artelana da. Idazmenaren bitartez gure baitan dabiltzan sentimenduak izendatzen ditugu eta izendatzearekin batera, hein handi batean, sentimendu horiek ulertzeko prozesua zabaltzen dugu.

Tailer honetan zentzumenak eta gorputza erabiliko ditugu idazmena lantzeko: hitzetara heltzeko gure tresnak usaimena, ukimena, ikusmena, entzumena eta dastamena izango dira.

Tailer honek norberaren izatearen eta idaztearen bilgune izan nahi du.

Epairik gabeko idazkera landuko dugu. Estilo eta forma literarioak gaindituz, norberaren baitako istorioak eta oroitzapenak gailenduko dira.

Izena emateko epea: 2007ko otsailaren 8tik 23ra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude