DEMENTZIAK ETA ALZHEIMERRA: ZER DIRA ETA ZER EGIN?

Hainbat azterketek dinoenez, azkeneko hamarkadetako bizi-itxaropenaren gehikuntza dela eta, gero eta adineko gehiago bizi da.

Egoera hori positiboa den arren, bere alde negatiboa ere badu. Izan ere, biztanleriaren zahartzeak minus-baliotasun eta dependentzia egoerak eragin ditzake. Horien artean, dementziek adierazten duten arazo sozial, psikologiko zein funtzional larria aipatu behar da. Bereziki, Alzheimer motako dementziak adineko pertsonaren bizi-kalitatean eragin ezkorra izan dezake gaixoaren gaitasun kognitiboen endekapena gertatzen baita, bizitzako hainbat alor kaltetuta suertatuz.

Ikastaro honetan, adineko pertsonengan Alzheimer motako dementziaren eta familiaren inguruan ezagutza teorikoak zein praktikoak eskainiko dira. Horretarako, behar diren ezagutza teorikoen eta praktikoen trebakuntzan arituko gara.

Izena emateko epea: 2007ko otsailaren 8tik 23ra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude