SAREAN, EUSKARAZ ETA GAZTEENTZAT

atu zen Sareko Euskarazko Produktuen Katalogoa.

Bertan Interneten dauden euskarazko produktuei buruzko informazioa biltzen da.

Eta egia esan… gure eskutara iritsi arte ez dugu jakin katalogo honetan zer biltzen zen zehazki.
Ikusi ahal izan dugunean, benetan ideia ona izan dela iruditu zaigu.

Bai, bai…, gazteentzat pentsatua dago, baina bertan erabilgarri eta gomendagarri diren hainbat EUSKARAZKO helbide biltzen dira, denontzat interegarriak:

  • Softwarea eta baliabideak euskaraz biltzen dituzten webguneak
  • Blogak euskaraz egiteko tresnak eta blog komunitateak
  • jokoak, jolasak, denbora-pasarako baliabideak Interneten
  • sakelako telefonoentzat erremintak
  • euskaraz txateatzeko guneak
  • musikaren inguruko guneak
  • Kirola, mendi ibilbideak… biltzen dituzten euskarazko webguneak
  • Eta abar luuuuze bat!

Egitasmoaren sustatzaileak Bizkaiko 13 udaletako Euskara Zerbitzuak eta baita 2 Mankomunitate izan dira. Udako Euskal Unibertsitateak osatu du kaleratzen den informazioa,  Euskaltelek babestu du.Ekimena eta Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Alkarbideren laguntzaz kaleratu da.

Ale bat eskuratzeko… Euskaraz bizitzen laguntzeko asmoz egindako katalogoa Bizkaiko 15 udalerritan banatuko da. Alde batetik, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Berriz, Etxebarri, Gernika-Lumo eta Markina-Xemeingo 7.000 gazteei bidaliko zaie katalogoa. Bestetik, Alonsotegi, Berango, Enkarterriko Udalen Mankomunitatea, Erandio, Getxo, Gordexola, Urduña eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak bideratuko dituzte beste 8.800 ale. Guztira, katalogo honen 18.000 ale banatuko dira.

Sartu sarean eta gozatu Internet-en dugun euskarazko eskaintzaz!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude