Enpresa Komunikazioaren arloko hitzaldi-zikloa gaur bukatzen da

Urriaren 19an hasitako hitzaldi-zikloak gaur bukatuko du bere bidea. Guztira 32 profesional hurbildu dira, batzuk modulu guztietara, beste batzuk modulu zehatz batzuetara.

5 modulutan, 5 egunetan, 5 jakintza-alor ezberdinen ikuspegi teorikoa eta praktikoa jorratzeko aukera izan dugu Gipuzkoako Bazkundeak duen Areto Nagusi harrigarrian.

Gaur balorazio orokorra egiteko momentua iritsiko da… Guretzat oso momentu garrantzitsua da, baina ez hainbeste kritika onak edo txarrak izan ditugun ikusteko, baizik eta kritikak jaso bai, baina etorkizunean zer egingo dugun pentsatzeak asko motibatzen gaituelako.

Gaiak aurrera egingo du?
Nondik joko dugu?
Zer hobetu dezakegu?

Hurrengo mezuetan… emaitzak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude