KOSTATA, BAINA JOLASTEN HASI GINEN MUSIKA ERRITMO GOXO ARTEAN.

Bai, kostata.

Izan ere, GARATU plangintzaren barruan hasi berri dugun 067-Musika eta gorputz adierazpena lehen hezkuntzan ikastaroa Lasarten emango dugu, Martin Berasategui jatetxearen ondoan kokatzen den auzunean. Eta jakina da euskaldunok zer nolako debilidadea izaten dugun jaki goxoekin. Bertoko sukaldearen lurrun goxoek despistaturik-edo kostatu zitzaien ikasleei bertaratzea.

Amaia Otamendi eta Jordi Ramonek (Irakasleak) harrera beroa egin ziguten euren lokalean, Orekan gorputz eskolako lokalean.
Berandu hasi baginen ere harira sartu ginen, ti-teu baten.

Dana aitortu behar badugu, ikastaroak aukera eman zigun Lasarte bera ezagutzeko. N-I errepidera loturiko herri gisara irudikatu izan dugu orain arte, baina, hara! zer den gauzak ezagutzea! Lastima, asti barik ibili ginela, baina bere paisaiaren zertzelada batzuk grabaturik eroan genituen bueltako bidaian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude