Testu bat jaso eta bere edukia esalditan bistaratzen duen programa eraikiko dugu oraingoan.
Adibide gisa, hona anabitarteDonostia.txt fitxategia esalditan banatzen duen deia eta programaren irteera:
>perl esalditan.pl anabitarteDonostia.txt
DONOSTIA Augustin Anabitarte I Donostia!
Azkeneko gerratea bukatu zan.
Txomin donostiarra Ernani-ko aldapan gora zaldi-gañean
zetorren.
An, atzean, gelditu zan Ernani ta Ernani-ko kartzela,
Txomin ain luzaroan egondakoa.
…
>
Ataza orokorra hiru azpiataza edo egitekotan bana genezake:
1. Sarrera-fitxategiaren eduki osoa $testua string motako aldagaian gorde
Horretarako:
1.1. Fitxategia zabaldu
1.2. Lerroz lerro irakurri
1.2.1. Lerro bakoitzean bukaerako lerro-jauzia zuriunearekin ordezkatu
1.2.2. Kateatu lerroa $testua string-ari
2. Banatu $testua esalditan split() erabiliz
3. Bistaratu esaldiak banan-banan
Hona hemen, aurreko pausoei jarraitzen dien programa:
esalditan.pl
#!/usr/bin/perl
use warnings;
use strict;
open(FITX, $ARGV[0]) or
die(“Ezin $ARGV[0] fitxategia zabaldu!n”);
# hasieratu testu hutsarekin
my $testua = “”;
my $lerro;
while ($lerro = <FITX>) {
# Ordezkatu lerro jauziak zuriuneengatik
$lerro =~ s/n$/ /g;
# Kateatu lerroa $testua aldagaiari
$testua .= $lerro;
}
# $testua string-a esalditan banatu
my @esaldiak = split(/([.?!]+)s+/, $testua);
# Esaldiak banan-banan bistaratu
foreach my $esaldi (@esaldiak) {
# bistaratu esaldia
print (“$esaldi”);
# Esaldi bukaerako ikurra denean 2 lerro jauzi
if ($esaldi =~ /[.?!]+/) {
print (“nn”);
}
}
close(FITX);
Jaitsi esalditan.pl fitxategia