Ikastaroa: Python ikasi on-line praktikaren bidez (2018ko urria eta azaroan)

Liburu honen materiala erabiliz, Olatz Perez de Viñaspre-k aurten ere Programazioa denontzat: Python ikasi praktikaren bidez ikastaroa  eskaini du UEUko udazkeneko ikastaroen barruan.

Erne datorren ikastaroarekin.

  • Hasiera-data: 2018(e)ko urriaren 17a
  • Amaiera-data: 2018(e)ko azaroaren 21a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordu kopurua: 25 ordu

Testuen prozesamendutik estatistikara,web aplikazioetatik datu-baseen kudeaketara Pythonek guztientzat eskaintzen du irtenbide erraz eta azkarra. Ikastaroan programatzen ikastea izango da helburu nagusia eta horretarako Python programazio-lengoaia erabiliko dugu. Programazio-jakintza oinarrizkoa izanik, ikaslea ikastaroaren bukaeran bere interesekoa den proiektu txiki bat burutzeko gai izango da.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude