KALAMUA, botika ala droga

 

            Azken aldian nonnahi ari gara entzuten kalamuaren kontsumo legezkoaz eta botiketan  banatzearen inguruan  hainbat komentario. Kataluniako gobernuak eta hango botikariek egindako kalamuaren banaketak gaia pil-pilean jarri du, hainbat jasalek botikariengana jo duelarik gaiaz galdezka. Banaketa honek droga psikoaktiboek eragiten duten eztabaida ekarri die gogora hainbat eta hainbat pertsonei, kalamuaren legalizazio terapeutikoa eta ludikoaren inguruko iritziak kontrajarriaz. Eztabaida honetaz aprobetxatuz erabateko legalizazio eta kontsumo askearen aldekoek beraien aldera  bideratu nahi dute informazioa eraldatuz; eztabaida kutsatu eta nahasmena bultzatu delarik. Hor daude erabilera terapeutikoaren argudioa erabiliz kontsumo askearen aldekoak, kaltegabea dela eta ez toxikoa esaten dutenek: “kalamuaren erabilera terapeutikoa bultzatzen bada, ez dela kaltegarria esan nahi du eta gainera zenbait eritasun gainditzeko balio du”.

            Eztabaida honen erdian aurkitzen gara farmazilariak ere, batetik ikuspegi profesional zientifikoa dugu, kalamuak dituen onurak ezin dituenak ukatu. Baina, zer gertatzen da ikuspegi ludikoaren inguruan, hor ere badugu sendagaigileok zer esanik. Argi dago eta ezin uka dezakegu kalamuak edota bere eratorriak diren kanabinoideek hainbat gaisotasunen arintzean garrantzia dutela. Hor dago Holanda, Amerikako Estatu Batuen eta Kanadaren adibidea, non hainbat botika dauden jasaleen esku. Beraz botikariak botika hau banatzearen aldekoak izan behar dugu, gure gizartearen osasuna zaintzeko helburua dugulako. Beti bezala ikuspegi etikoak izango dira traba nagusia, ezin ahantz baitaiteke kalamuak epe luzeko tratamenduan sor dezaken  menpekotasuna. Hor jada medikuaren ikuspegia eta onura/arrisku binomioaren oreka ikusi beharko da. Baina, botika guztiekin gertatzen den legez ezin uka diezaiokegu jasaleari berarentzako izan dezaken onura.

            Kalamua botiketan banatzearen beste alderdia, zertxobait konfliktiboagoa dena, kalitatearen inguruko eztabaida da. Gaur egun gure inguruan lor daiteken kalamua, norberak landatua edota merkatu beltzean erosia da, honek dituen arriskuekin, ezinezkoa baita osagaien kontrola eta homogeneitatea lortzea ez bada era finko batean produzitzen. Era kontrolatu batean banatzeak gure sektoreak haibestetan aipatzen duen kalitatearen inguruko bermea lor daiteke. Hori abantaila izango dela ez dago dudarik, gaur egun botika hau gomendatua dagoen sintomen kasuan kontsumitzen duten jasaleek ziurtasun maila handian kontsumitu ahal izango baitute.

           Zein da etorkizunean egokiena, legeztatze masiboa, kalamuaren eratorri diren farmakoen garapena, betirako legezkanporatzea. Sektore guztiek dugu htiza hortan.           

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude