Mila aldiz entzun eta irakurri izan dugu, ikasleek azterketetan jartzen dituzten astakeriak. Bai irakasleek gutaz barre egiteko erabiltzen dituzte eta inguru osoan jakinarazi ohi dute. Akats barkaezinak direla eta ez direla.
Kontua da, gure karrera horretan ere badaudela irakasle batzuk akats barkaezinak izaten dituztenak. Euskaraz ikasten dugula pentsatzen da eta gure irakasleek euskaraz ere badakitela jo dezagun beraz. Euskaraz badakitela suposatzen bada, zergatik egiten zaizkigu beraien klaseak ulertezinak? Hona hemen bi ordutan entzun behar izan genituen perla batzuk:
– Jo bat egin diot.
– Gezurtzen zatzaizkio.
– Irailaren 11ketakoa.
– Badakizu bibolina jokatzen?
– Soriontasunes nais.
– Ahal dut eduki beste helburu!
Ni ez naiz hasiko hemen irakasleen izen abizenak idazten, nahiago dut izena anonimotasunean gorde. Etorkizuneko kazetariek irakasle honen hizkera hau eredutzat hartuz gero, euskal kazetaritzaritzaren etorkizuna ez nuke esango oso ona izango denik.
Gero ikasleen hanka sartzeak azaltzen dira komunikabideetan. Irakasleen maila ikusita, nondik etortzen diren esatera ausartuko nintzateke…
Luistxo says:
Soriontasunes nais horren ordez, akaso hobeto jartzea Zoriontasunez naiz. S eta Z ez desberdintzea Bizkaieraren gaur egungo fonetikaren ezaugarri bat da, eta ez dut uste okertzat jo daitekeenik ahoskatze hori beti. S eta Z desberdinduta ahoskera jasoa daukazula adieraz dezakezu, eta helburua hori beharko luke irakasle orok, baina, hala ere, ez desberdintzeak ez du gainerako oker triste horiekin parekotasunik. Euskara jator eta zuzena egiten duten hainbat lagunek ez dute S eta Z-rik bereizten hitz egiterakoan.
julen says:
iep!
ni unibertsitatetik enaiz pasa baina institutuan entzun nituen halakoak: “lan hau oso ona dago”..”zelaieta! bigarren abisu!”…Haur hezkuntzako ziklo batean agian onargarriak dira?
Nire “memea” eginen dut lasai, hitza ematen dizut, aspaldixkot hemen sartu gabia nintzen ta….
ongi segi ta zorte on oiartzungo txapelketan!