Orain gutxi iritsi naiz Oiartzuna, Donostian nengoela amak deitu dit.
“Mirari, zatoz azkar etxera igotzeko, seguruena oinez joan beharko dugu
eta.”
Autobusa hartu eta azkar herrira, baina hemen berri ona. Osaba etorriko
da bere todoterreno dotorean gure bila. Horrek gauzak errazten ditu,
asko erraztu gainera. Pentsatzen aritu naiz eta nire burua imajinatu
dut, apuntez betetako bi motxilarekin zortzi kilometro maldan gora eta
katiuska gorririk gabe. Arnas estuka eta elurra madarikatzen.
Hori gutxi balitz asteburuan elur gosez daudenei tabernan serbitzen.
Orain gogoratu dut zergatik ez zaidan elurra gustatzen, buruhausteak
besterik ematen ez dizkidalako eta nire azterketak zelaiak bezain txuri
entregatzeko probabilitatea haunditzen duelako.
Etxe mina tokitan geratzen zait orain, Oiartzundik zortzi kilometrotara hain zuzen ere.
julen says:
iep!
orain badakit zergatik den ” oiartzungo neskatilak, muxu gorri biribilak…” hainbertze km oinez egin ta gero normala! halare unibertsitatean kalabazak ateratzearen errua elurrari botatzea…nere haur eskolan haurrek hori baino eskusa hobeak botatzen dituzte,jeje!animo, elurra, etorri den bezala joan da ta! ongi segi!