Santo Tomasak badute fama, Bilbon eta Donostian. Bilbon bizita bertan geratzea zela onena esaten zidaten bertako lagunek. Kuadrilakoak aldiz Donostiara joateko, giro onena bertan egoten delako. Baina azkenean ez batera eta ez bestera, Azpeitira joan nintzen Santo Tomasak ospatzera. “Zergatik?” izango da askoren galdera. Esan bezala Bilboko eta Donostiko Santo Tomasek badute fama, baina Azpeitikoak dutena xarma da.
Sekula izan gabea nintzen eta berriz bueltatzeko asmotan joan nintzen etxera. Ezagutu nuen jendea zoragarria, oiartzuar batek ze egiten zuen Azpeitian ezin zuten ulertu…
Baina atzo ez nitzen bakarrik joan, lagun batekin joan nintzen. Beno laguna baino gehiago zarela esan nizun atzo. Irakurtzen baduzu badakizu zu zarela eta astelehenean egongo garela.
julen says:
iep!
hagitz ongi egin zenuen Azpeitian gelditzen,…hobe Azpeitian lasai lagun on baten konpaiñian, eta ez Donostian bultzaka jende tartean…hura bai eromena, nazkagarri zegoen!
ongi segi!
uribarri in air says:
Mirari!!! zein da astelehenean (hau da, bihar) espero dezun pertsona hori? pixura dator?
Kontau dena!!
Muxu mattia eta urte berri on!! Email bat idatzikoizt kontutxo bat komentau beaizut eta!!
Animo lanen!!