Badakit lanpetuta zabiltzala eta azken orduan idazten ari naizela, baina nire gutuneko eskariak ez dira astelehenean ekarri beharreko horietakoak.
Saitu zaitez ni bihar unibertsitatera joateko modua egiten, astoa bidaltzen badidazu ere eskertuko dut.
Datorren astetarako da nire eskaria, otsaila erdirainokoa edo. Ekarri niri eta ni bezelako ikasleei gabonetan ikasteko gogo pixka bat (gehiegi izan gabe). Ikasteko gogorik ez badiguzu ekartzen ere berdin du, baina kontuan hartu urtarrilean azterketak ditugula… Beraz ikasteko gogoa ez bada, irakasleei oparitu ikasle guztiak gainditzeko beharra. Horrela denak gustora egongo gara, bai ikasle eta irakasle.
Azken gauza bat ere eskatu behar dizut, hau otsailerako da. Bai, badakit ez duzula otsailean lanik egiten, baina behar unibertsal bat kendu nahi digutela entzun dut. Ez utzi mesedez Leioako Kafetegi Nagusia ixten. Zurrumurrua bakarrik da oraingoz, baina egun hori inoiz ez iristea eskatzen dizut. Unibertsitateko ikasleen ikur eta erreferentzia bakarra itxitzen badute gureak egin du. Kafetegia baita azken finean unibertsitatera joateko motibazioetako bat, bakarra ez esatearren. (Nahiz eta Bizkai Bus motibazio hori zapuzten saiatu). Leioako ikasleak umezurtz utzi nahi gaituzte negu gorrian eta Kafeteritza etorkizunik gabe.
Olentzero mila esker aldez aurretik. Ikasle asko egongo gara urtarrilean zure zai eta ikasle pixutako ateetan ardoa jarriko dizugu gure eskariak betetzeko indarra har dezazun.
ikatza karbon! says:
Zu bai zu Mirari!!Olentzerori ordu extrak sartzeko eskatzen… hain ondo portatu zara 2006an holako eskaria egiteko?