Aste honetan hartuko ditugu unibertsitatean gabonetako opor preziatu horiek, batzuk ostegunetik hartuko dituztenak Santo Tomas dela eta ez dela. Baina Bizkai Buseko langileek greba egingo dutelako ere hartuko ditu batek baino gehiagok lehenago oporrak.
Ez dut ukatuko gutxitan joaten naizela unibertsitatera, baina kasualitatez, ostegun honetan Leioara joan beharra daukat. Kasualitatez ostegun honetan egingo dute egun guztiko greba eta nik ez dut Bilbotik Leioako campusera igotzeko baliabiderik. Gutxienez zerbitzu minimo batzuk jarriko balituzte! Gero irakasleak kexatu egiten dira klaseetara ez garelako azaltzen. Normala edo kasualitatea? Horretara bultzatzen gaituzte!
Kasualitatea, behin joan nahi eta ezin!
Unai says:
Ba ni grebarekin ados nago: eta zerbitzu “minimoak” kentzearen alde ere bai! Horrela, grebak berak ondorio gogorragoak izango ditu eta zu Mirari ez zara klasera joango. Bizkaibuseko langileei elkartasuna adierazi behar diezu: ostegunean kafetaritza ere greban! Mirari grebalari!
julen says:
iep
unibertsitatera joan nahi eta ezin? bueno, gogorra eginen zaizu baina bizitzak aurrera segitzen du eta unibertsitatera ezingo zara joan baina ortzegunean santo tomas eguna hor duzu plan alternatibo bezala. ..gizajua!, lasai 2007ko urtarrilan leioa bere lekuan egonen da ta!…orduan kexatu eginen zara esaminak direla eta sobera aldiz joan behar duzulako.animo!
ongi segi!
zv says:
Alpertute gabiz Mirari??