“Durangotitisa”

Azken asteotan somatzen den kontua da. Komunikabideetan behin eta berriz esaten ari dira. Bihar izango du lehen eguna Durangoko disko eta liburuen azokak. Denean somatzen da “Durangotitisa”, urtero garain honetan harrapatzen gaituena. Liburuak alde batetik, liburuak bestetik; diskoak alde batetik, diskoak bestetik; aurkezpenak alde batetik, aurkezpenak bestetik. Kaztetariak prentsaurrezkoz-prentsaurreko ibili dira nobedadeen xehetasun guztiak ondo biltzeko, ez baita nolanahiko zita Durangokoa.
Jendez lepo egoten da Landako erakustazoka, denek erosten dute beti zerbait, norberarentzat ez bada oparitzeko eta oparitzeko ez bada norberarentzako. Urtean zehar libururik usaindu ez duen hori ere bertan egongo da, poltsa liburuz lepo duela.
Inork gutxik jakingo du ordea, Landakoko erakustazokako azokaz gain, Durangoko Sapuetxe gaztetxeak azoka alternatibo bat ere antolatzen duela. Gaztetxean bertan kokatzen dute eta azoka ofizialean lekurik ez duten produktuen saltoki izaten da.
Badakizue eta nik esan gabe ere jakinaren gainean egongo zineten, (komunikabideekin harremanik baduzue behintzat) abenduaren 6tik 10era bitartean Durangoko disko eta liburuen azoka. Bai Landakon eta baita Sapuetxen ere.

Iruzkinak (2)

  • Iepa Mirari:Messengerrian lanak etxen gaupasia botaten nagola…lagun batek zure blogeko helbidia pasa nau titulo politxa daukola eta.Jende asko bai Durangon egon zana. Errealitatian euskerien alde jende gitxik eitxen dabela emotendau baina juan giñin guztixok (da juan ez dizenen artian jende asko eongoda) gure ama hizkuntzien alde eingo bageunke…zorixonak bloga dala ta

  • julen zelaieta(www.blogari.net/julen) says:

    iep!

    norberarentzako edo oparitzeko? zergatik ez biak batera?, norberarentzako bere buruari oparitzeko. Egia erran niri jende aglomerazioak etzaizkit gustatzen, liburu edo disko bat erosteko nahiago izaten dut egun normal batean  denda ttiki batek ematen duen lasaitasuna biño urteroko bixita egin beharra zaio “plateruenari”, alde zarrari…a ta bueno azokatik ere pasa behar bada , ba pasatzen da!

    ongi segi!

     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude