Pasa da baina ez da bukatu

Atzo izan zen atari honen aurkezpen ofiziala, dotorea benetan. Hantxe azaldu nintzen bostetarako KutxaGunean, oraindik lasai eta gainera zer zetorkidan jakin gabe edo kontziente izan gabe. Konturatu orduko jendea harri azpietatik eta espaziotik ere azaltzen hasi zen eta nire buruari galdetu nion behin baino gehiagotan: “Zu ze kristoatik atea zea etxetik?” Erantzuna ere ematen nion baino nola esplikatu ez da erreza.
Errusiar mendi hartan ia-ia seko zorabiatu nintzen, baina azkena nintzenez hitz egiten edo kasu honetan abesten pasa zitzaiadan. Nahiago nuen zorabioa baino nerbioak pasa izan balira!
Pasa da guztia, pasa da ekitaldia, pasa dira azken orduko nerbioak, pasa dira azkazal jateak… Baina hau hasi besterik ez da egin, oraindik bidaia luzea baitugu egiteko unibertsoan.
Tresna baliagarria denentzat unibertsitatea.net, ikerlari, irakasle, ikasle eta kafetegiko ikasleentzat. Unibertsitateek kontuan hartu behar lituzkete kafetegiko ikasleen beharrizanak zein diren, hoiek baitira unibertsitatea bizirik mantentzen dutenak neurri haundi batean.
Bide batez eskerrak eman nahi nizkieke atzo zoriondu ninduten guztiei, ez bainago hainbeste zorion hartzera ohituta (ezta nire urtebetetzean ere). Mila esker guztiei.

Iruzkinak (1)

  • Adore handia behar da egin zenuena egiteko, eta horretaz gain, kalitatea.Zu bien jabe zara, dudarik gabe.Asteazkenekoa ederra izan zen, UEUtaz nuen irudia berritu egin dut. Orain arte udako ikastaroekin lotzen nuen bakarrik, baina hori motz geratzen zaiola argi ikusten dut.Zorionak proiektu honengatik!

Utzi erantzuna Bootxo(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude