Unibertsitatea.net

Gaur zen berez atari honen aurkezpen ekitaldia, baina azkenean atzeratu egin da, datorren asteazkenerarte.
Bere garaian esan nuen, azaroaren 23ra arte ez nintzela blogean idazten hasiko eta esandakoa bete behar dudanez hau da nire lehen artikulua edo.
Oraindik ez dakit seguru zeri buruz eta nola idatzi, baina uste dut denetik egingo dudala. Izan ere uste dut kazetaritzari buruz idazten hasteko ez naizelako egokiena.
Bai, kazetaritza ikasten nabil, baina kafetegian denbora gutxi ez dudala pasa ez dut ukatuko. Bati behin galdetu nion ea zer ari zen ikasten “Kafeteritza!” erantzun zidan eta geroztik nik ere hori erantzuten dut. Batzuk harriturik begiratu eta ea ostalaritzaren adarrekoa den ere galdetu izan didate.
Blogak krisian omen daude, hori entzun nion Pello Zubiriari orain hilbeteko hitzaldi batean eta idazten hasteko gogoak ere
kendu zizkidan. Krisiak gainditzeko izaten dira eta saiatuko naiz ez krisia gainditzen, baina bai idazten dudanean gustura egiten eta gustura sentiarazten irakurlea ere.
Ongi etorri beraz Unibertsitatea.net atari honetara, baina ez geratu atarian, pasa barruraino, zuen etxean zaudete eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude