Nafarroako erlijio tokiak, norenak?

Gai honen inguruko jardunaldiak antolatu ditu UEUk martxoaren 26an Iruñean. Auzia, jakina denez, azken urteotan azaleratu da, Iruñeko artzapezpikutza, inori ezer esan gabe, eliz eraikinak bere izenean erregistratzen hasi denean.

Ordura arte elizak, ermitak, apaiz etxeak eta gisakoak, ez zeuden inon erregistratuta. Erabili eliztarrek erabili ohi zituzten, baina eraiki eta konpondu historian zehar herriek egin dituzte. Hortaz, ba al du eskubiderik apezpikutzak herri lanez egindako eta ordaindutako eraikinak (eta barruko arte lanak) bere izenean inskribatzeko?

Gai horixe aztertuko da Iruñean goiz beteko ekitaldian (9etatik 13.30etara). Ikuspegi desberdinen ordezkariak egongo dira bertan, bai eliz erakundeetakoak, pribatizazioaren aurkako plataformakoak, zein historialari eta juristak. Beraz ez da debatea faltako.

Zalantzarik gabe, gaian interesa izanez gero, merezi du jardunaldietara joateak (argibide gehiago hemen).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude