Euskal mintegia Oxforden

Datorren ekainaren 9an mintegi bat egingo da Oxfordeko Unibertsitatean galeseraren eta euskararen historia soziala konparatuz: ‘Out of Paradise: Welsh and Basque Languages Facing Modernity (1800-2008)’.

Euskal Herriko zein Galesko adituak mintzatuko dira, bai historialariak, soziolinguistak zein filologoak, eta azken bi mendeotako gorabeherak aztertuko dituzte ikuspegi konparatu batean. Izatez aurten Oxforden garatzen ari naizen ikerketa proiektuaren parte da mintegi hau.

Baten batek etortzeko asmorik balu ongi etorria izango da (sarrera librea da). Ekitaldia 70 Woodstock road kaleko European Studies Centre ikerketa gunean izango da, goizeko 9etan hasita. Hona egitaraua:

9:00
– 9:30. Welcoming Remarks

9.30 – 11:00. Panel 1 – The Nineteenth and early Twenty century

Prof
Geraint Jenkins
: ‘A million or more!’
The Welsh Language and its Speakers 1801-1911’

Dr
Jurgi Kintana
: ‘Natural Selection? The Basque Language in a Comparative Perspective,
1800-1936’

11:00 – 11:30. Tea / Coffee

11:30 – 13:00. Panel 2 – The Twentieth century

Dr
Irene López-Goñi:
‘The Rebirth of the Basque
School in Navarre during Franco’s Regime, 1957-1975’

Dr
Marion Loeffler:
‘From Neglect to Promotion: The Welsh Language, 1911 to 2001’

 13:00 – 14:30. Lunch

 14:30 – 16:00. Panel 3 – The Present and the Future

Prof
Colin Williams
: ‘From Promotion to Regulation: The Prospects for Welsh in the 21
st Century’.

Dr
Jokin Aiestaran:
‘Basque in the 21st Century: Present Situation and
Challenges Ahead’

 16:00 – 16.15. Concluding remarks

 16:15.
Tea / Coffee

Iruzkinak (6)

  • Nahi baino gehixeago atzeratu naiz Oxfordeko euskal mintegiaren berri emateko. Nolanahi ere hona hemen egun hartako saiotik ateratako ondorioak.Geraint Jenkins profesoreak galeseraren egoera azaldu zuen XIX. mendetik XX. mende hasierara. 1800-1910 artean galeseraren hiztun kopurua milioi erditik ia milioi bateraino hazi zen. Alde horretatik etorkizuna optimismoz begiratzeko arrazoiak zeudela zirudien, eta izatez 1910 inguruan egindako aurreikuspen baten arabera 2000. urtean Galesen hiru milioi biztanle biziko ziren guztiak ere galeseraz eta ingelesez elebidun izanik. Aurreikuspena biztanle kopurua asmatzen nahiko trebe ibili zen. Ez ordea denak elebidunak izango zirela pentsatzean (izatez egun soilik galestarren %21 dira elebidunak). Berez arazoa 1910ean bertan ikus zitekeen galestar elebakartasuna atzeraka baitzihoan ingelesaren fabore. Eta Galesko eliteek bat egiten zuten etorkizuna ingelesez zetorrelako ideiarekin.Nire hitzaldian Galesko egoera Euskal Herrikoarekin alderatu nuen 1800-1936 artean. Herrialde bietan hizkuntzaren euts-indar nagusia tokian-tokiko komunitateak ziren, familiak, herriak eta parrokiak transmisioa bermatuz. Hizkuntza galeran, bai Galesen eta bai Euskal Herrian, kanpotiko eraginek adina (estatuko hezkuntza sistema, soldadutza, etab), hiztun komunitatearen barne hausturak eragin zuen. Galeseradun elite erlijiosoek (euskaldunek baino modu nabarmenegoan) errazegi onartu zuten beren hizkuntzak ez zuela etorkizunik eta goizegi jo zituzten hil kanpaiak. Euskal Herrian ere egon zen halakorik, baina gutxixeago. Nolanahi ere, galera ez zen hain larria izan hizkuntza desagertarazteko adina.Irene López-ek prestaturiko hitzaldian Nafarroako ikastolen sorrera azaldu zen Francoren garaian. Gerra Zibilaren ostean euskararen aurkako errepresioa egon bazen ere, 1960 aldetik Nafarroako Diputazioak hein bateko babesa eman zien zenbait kultur ekimen euskaltzaleri, tartean ikastolen mugimenduari. Ekimena berez herri mailan sortu zen, eta jende askok bat egin zuen, besteak beste frankismoari aurre egiteko modu bat zelako, eta hezkuntza proiektu berritzailea eskaintzen zuelako. Hola 1965ean irekitako lehen ikastolak 13 ikasle biltzen bazituen, hamabost urteren buruan, 1980an, 42 ziren nafar ikastolak 5 mila ikaslerekin orotara.Marion Loeffler-ek batez ere 1910-2001 artean galeseraren alde sortutako herri ekimenen bilakaera azaldu zuen. Funtsean bestelako mugimendu sozialen antzeko eboluzioa izan zuten: 1910-40etako aldeko elkarteak nagusiki kulturalak eta aisialdizkoak ziren (club literarioak, gazteentzako galeserazko mendi taldeak, etab). 1960-70etan, mundu mailako erreibindikazio giroarekin bat, galeseraren aldeko manifestaldi eta ekintza bortitzagoak gertatu ziren. 1980-1990etan erakunde publikoen hein bateko aitortza lortu arte (telebista, derrigorrezko hezkuntza, etab). Belaunaldi bakoitzak aurrekoek egindakoa izan zuten abiapuntu eta horri eskerrak egin ahal izan zuten urruts bat gehiago. Colin Williams profesoreak galeseraren gaur egungo egoera eta etorkizunerako erronkak izan zituen mintzagai. Azken datu estatistikoak baliatuz galestar hiztun kopuruen eta portzentaien erorketa 1991 aldera eten zela adierazi zuen. Azken hamarkadan berreskuratze apal bat gauzatu da. Hezkuntza tarteko ingeles elebakarren artean galeseraren hein bateko ezagutza ari da zabaltzen. Hala ere, orain arte galesera nagusi izan den eremuetan galera prozesua ez da guztiz eten. Eta arazoa ezin da auzi txikietan kokatu (bide-seinaleen hizkuntza adibidez) baizik galeseraz bizi diren herrien biziraupen ekonomiko eta soziala bermatzea da gakoa eta horretarako politika globalak planifikatu beharra dago.Azkenik Jokin Aiestaran-ek euskararen egoera garaikidea azaldu zuen. Azken urteotako hizkuntza politikak eta bereziki hezkuntza sistemak Nafarroan eta batez ere EAEn euskararen ezagutza zabaldu badute ere, Iparraldean galerak aurrera segitzen du. Bestalde behinolako diglosia funtzional argi batetik (erdara goi funtzioetan, euskara behe funtzioetan) egoera nahasiago batera igaro gara, non herriko medikua euskalduna izan daitekeen baina tabernaria erdalduna. Halaber euskararen aldeko indarra non jarri hobeto hausnartu beharko litzateke, zeren batetik Arabar Errioxa moduko leku aspalditik erdaldunetan euskara hedatzeko ahaleginak egiten dira (erabilera errotzea aski zaila izanik), eta bestetik euskara bizirik dagoen lekuetan, adibidez Zarautzen, ez dago segurtatuta erabilera ez denik atzerako joango.Solasaldi arteetan debate irekiak egon zen eta horrek aukera eman zuen herrialde bateko eta besteko esperientziak elkartrukatzeko. Egia esan ez zen entzule gehiegi etorri mintegira. Baina etorri zirenen artean interes handia azaldu zen eta ia entzule guztiek egin zituzten galderak eta komentarioak. Hola bada euskal eta galestar kasuez ikasteko parada ona izan genuen.

  • Zorionak Jurgi, inbidiaz jota geratu naiz zure laburpena irakurtzean, bertan azaltzeko modurik ez izateagatik.Galdera bat: nola baloratu zuten/dute galesek faktore politikoa? Alegia, ni axioma batetik abiatzen naiz (agian faltsua, baina hori da nire abiapuntua): abertzaletasunik gabe euskara hilik legoke aspaldi (edo egoera agonikoan, Xuberoan bezala, adibidez). Eta, dirudienez, Galesen inoiz ez da izan mugimendu abertzale indartsurik.

  • Eskatzea libre denez ….. Jurgi, ez al da posible zure hitzaldia prestatzeko erabili zenuen materiala (ptp, apunteak, …) sarean jartzea denok ikus dezagun?Mila esker laburpenagatik, oso interesgarriak ematen dute hizaldiek.

  • Kaixo Pruden eta TxerraEskerrik asko zuen interesagatik. Barkatuko didazue orain berean ez badizuet erantzuten. Denboralditxo bat oporretan noa baina bueltan ekingo diot gaiari. Nire PowerPointa ere eskuragarri jarriko dut (euskaratu orduko).Agur bero bat

  • Jaione Agirre García says:

    Asko poztu nau mintegia hain ondo atera izana. Horrelako konparaketa eta mintegi gehiago egin beharko genituzke, beste egoera batzuetatik ikasteko, eta ez bakarrik hizkuntzaren historiaz, historiaz orokorrean ere bai (bakoitzak bereari tira, jakina).
    Zoritxarrez, aspaldian, diziplinartekoa izatea dago modan (ona dena), baina ezer baino gehiago ahotan izatea, zeren ez diogu elkarri irakurtzen ere eta, are gutxiago beste metodologia batzuekin lan egiten dutenei edo beste gai batzuekin ari direnei, nahiz eta gure arloari oso lotuak izan!

    Besarkada bat!

    PSpertsonala: zure e-maila dut galdua, posible bazenit neurera mezu bat bidali… Jakina opor ostean! Ondo pasa!

Utzi erantzuna antton(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude