
Cuscoko UNSAAC unibertsitateko lankidetzan aritu ginen 2011tik 2014ra bitarte. Lankidetza haren liderra izan zen Juan Cruz irakaslea apirilean hil zaigu.
Zuri esker, Juan, elkarrekin urrats batzuk egin genituen, kitxuaren prozesamendu automatikorako adituak prestatu genituen Hinantin ikerketa-taldearen hazia izan zirenak:
- Hugo Quispe: kitxuaren datu-base lexikalaren lehen bertsioa eta corpusa kontsultatzeko web-aplikazio bat sortu zuen.
- Richard Castro Mamani: zuzentzailea sortu eta hizketaren tratamendua landu zuen. Geroago Itzulpen automatikoan eta normalizazioan ikertu du:
-
Rosemary Jimenez, Olatz Arregi, Xabier Artola, Kepa Sarasola eta Jose Lozano. (CC-BY-SA) Rosemary Jimenez: testuak automatikoki sailkatzeko programa sortu zuen master-tesi moduan (Rosemary_Proyecto_2013.pdf). Eta bera da corpusa eratu eta kontsultatzeko aplikazioa sortu zuena.
- José Lozano: Kitxua irakasteko sistema bat sortzen aritu zen Waldir Farfan-ekin.
2012an Madrileko Kooperaziorako Ministerioko proiektu bat izan genuen, 2013an EHUrekin RUNASIMI proiektua.
Agur Juan, jarraituko dugu lanean.
