
1 Izen+aditz konbinazioen itzulpena: azterketa linguistikoa eta tratamendu konputazionala #txiotesia3
2 Izen+aditz konbinazio batzuk Unitate Fraseologikoak (UF) dira: konbinazio osoari begiratu behar zaio esanahia ondo ulertzeko #txiotesia3
-
3 Normalean ez dira hitzez hitz itzultzen, baina asko ez daude hiztegietan, eta denek ez dituzte gramatika-arauak jarraitzen
#txiotesia3 -
4 Matxin itzultzaile automatikoari, oinarrian gramatika-arauak eta hiztegiak dituenez, UFak oso nahasgarri gertatzen zaizkio
#txiotesia35 Bi erronka nagusi: gaztelaniazko UFak identifikatzea eta euskarara zuzen itzultzea. Konbitzul datu-basea lagungarria da bietan
#txiotesia36 Konbitzulen jasotako UFei, ordainei eta informazio linguistikoari esker, Matxinek gero eta hobeto itzuliko ditu UFak
#txiotesia3
Ixa Taldeko beste bost tesitxiolari izan dira
Iruzkinak (1)