LINGUATEC proiektu europarrean lortutako emaitzak aurkeztu ditugu gaur poster batean META-FORUM 2021 biltzarrean. Proiektuaren xedea okzitanieraren, aragoieraren eta euskararen digitalizazio-maila hobetzea zen, eta bete-betean lortu dugu. Hauek izan dira emaitzak:
EUSKARA

- Hizketa ezagutzea: hitzak ezagutu eta sailkatzea
- Iparraldeko euskarazko hizketaren sintesia. Funtsezkoa gailu mugikor ugariren interfazerako
- Gaztelania-euskara bikotearen itzulpen automatikoa hobetzea
- Euskara Eskuz Esku: Euskaltzaindiaren arauak aurkezteko tresna, Ipar Euskal Herriko hizkerak kontuan hartuko dituena (irakurri tresnari buruzko artikulua)
ARAGOIERA

- Aragoierazko hizketaren sintesia. Funtsezkoa gailu mugikor ugariren interfazerako
- TRADUZE: Gaztelania-aragoiera bikotearen itzulpen automatikoa hobea
- ARAGONARIO: Aragoierazko onlineko hiztegia
- Audiogida eleaniztuna eta inklusiboa, turismora eta baliabidee kulturaletara bideratua
OKZITANIERA
- Hiztegi elebakarra: ohiko hitzen bilduma okzitanieraz
- Hiztegi elebiduna: ohiko hitzen bilduma okzitanieraz eta haien ordainak beste hizkuntza batzuetan
- Analisi morfosintaktikoa: hitzen erroa, aurrizkiak eta atzizkiak banatzea
- Analisi sintaktikoa: taldeak osatzen dituzten hitz-segidak ezagutzea
- VOTZ: Okzitanierazko hizketaren sintesia. Funtsezkoa gailu mugikor ugariren interfazerako
- ReVOc: Okzitanierazko hizketa-ezagutzailea
- Frantses-okzitaniera bikotearen itzulpen automatikoa hobetzea
BALIABIDE ELEANIZTUNAK
- Pirinioetako hizkuntzen artean itzulpen automatikoa egiteko APPa: euskara-frantsesa, euskara-gaztelania, frantsesa-okzitaniera eta gaztelania-aragoiera
LinguaPir Google Play-en
LinguaPir AppStore-n - Itzulpen automatikoko barra deskargagarria webguneetarako
LinguaPir Chrome luzapena
LinguaPir Firefox luzapena
- Itzulpen automatikoko aplikazioa edukiak kudeatzeko sistemetarako (CMS)
- Instalazio-gida (ingelesa)
Iruzkinak (2)