HiTZ zentroa = IXA + Aholab (Aurkezpen ekitaldia, 2020-11-05)

Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburua

Atzo HiTZ ikerketa-zentro berria aurkeztu genuen.
Eneko Agirre zuzendariarekin batera egon ziren Nekane Balluerka errektorea, Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburua, Markel Olano Diputatu Nagusia eta Eneko Goia alkatea.

UPV/EHUko IXA eta Aholab ikerketa-taldeen artean sortu dugu HiTZ.
Formakuntzan, ikerketan eta teknologiaren transferentzian egiten duguna batuz ikerketa-zentro berri honek Hizkuntza Teknologian motor eta erreferentzia gisa jokatu nahi du nazioartean.

Eneko Agirre zuzendaria

Guztira 60 kide gara, irakasle, ikertzaile, teknikari eta doktoretza-ikasleak kontuan hartuta.
Diziplinarteko adituen talde zabala biltzen du HiTZek: informatikariak, hizkuntzalariak, ingeniariak, itzultzaileak eta soziologoak, besteak beste. 

IXA Taldean 32 urteko ibilbidea dugu idatzizko edukien tratamenduan,
Aholab t
aldeak 1998tik dihardu ahozko edukien tratamenduan.
2002az geroztik lankidetzan ari gara bi ikerketa-taldeak, eta orain
bat egin dugu HiTZ zentroan.
Mundu mailan ikerketa-gune eta garapen-
gune garrantzitsua gara, adimen artifizialaren inguruko beste eragileekin batera. Egun 36 ikerkuntza-proiektutan dihardugu lanean, horietako seitan Europan eta Estatu Batuetan. Azken urtean 78 zientzi-artikulutan zabaldu dugu lortutako emaitzak.

Formakuntzari dagokionez, Erasmus Mundus nazioarteko masterra eskaintzen dugu, hizkuntzaren teknologien inguruko doktorego-programa, baita “Deep Learning” tekniken inguruko nazioarteko ikastaroa ere. Donostiako Informatika Fakultatean berriki eratu den Adimen Artifizialeko Graduan ere zeregin garrantzitsua dugu.

Ikerketan, hizkuntza-teknologietako punta-puntako hainbat adarretan dihardute lanean: itzulpengintza automatikoa, informazioaren erauzketa, testu masiboen analisia eta gizaki-ordenagailu elkarrizketak, besteak beste. Teknologiaren transferentziaren alorrean, azkenik, enpresei ideia berritzaileen inguruan, bai eta prototipo industrialak sortzen lagundu ere. Joan den urtean enpresekin aholkularitza emateko 34 kontratu izan genituen.

Jendartearentzako ekarpenak egiten ari zaizkio hainbat arlotan. Adibidez, ezgaitasuna duten pertsonak ingurune digitaletik kanpo gelditu ez daitezen, HiTZ zentroko ikerketek ahotsa galdu duten pertsonei ahotsa berriz izatea erraztu diete. Humanitate digitaletan, prentsan eta sare sozialetan gehien aipatzen diren pertsona eta gaien inguruko iritziak aztertzeko softwarea kasu. Estatu Batuetako gobernuak bultzatutako txapelketan COVIDaren inguruko galderak automatikoki erantzuten dituen sistemak saria irabazi du.

Nazioartean adimen artifizialean eta hizkuntzen teknologietan gako diren sare eta partzuergoetako kide dira HiTZeko ikertzaileak, hala nola CLARIN, CLAIRE, BDVA eta DAIRO. Hizkuntzen berdintasun digitalerako agenda estrategikoa idatziko duen European Language Equality (ELE) proiektuko kide nagusietako bat ere bagara.

Ongi etorri, HiTZ!            Urte askotarako!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude