‘Humanitate digitalak’ jardunaldia (Bilbo, 2019-06-20)

Humanitate Digitalak garrantzitsuak dira Ixa taldean, aspaldi gabiltza Clarin-Centre-K erakundearekin lankidetzan. Testuak analizatzen laguntzeko (Analiza) eta laburtzeko (Compress eus) tresnak eskaintzen ditugu sarean. Gainera, sortu berri dugun HiTZ zentroko 8 ikerlerroetako bat da hau:  Humanitate  Digitalak eta Hezkuntza

Humanitate digitalen gaia aukeratu du UEUk Udako Ikastaroen hasierako jardunaldirako. Ixa Taldeko Mikel Iruskieta eta Iñaki Alegria antolatzaile dira, Rodrigo Agerri eta Montse Maritxalar hizlari.
Doakoa da baina izena eman behar da, parte hartu nahi baduzu…

Gaia Humanitate Digitalak izanda, aukerak, erakundeek jokatu behar dituzten rol berriak eta elkarlana aztertuko dira bertan. Digitalizazioak eta Big Data-k paradigma-aldaketa ekarri dute humanitateen arlora. Euskarazko dokumentuen digitalizazio masiboa, sare sozialen eztanda eta hizkuntza-teknologiaren arrakasta dira erroka honen hiru katalizadoreak. Nola eragiten du digitalizazioak humanitateen ikerketan? Ze aukera berri zabaltzen zaizkigu? Historian? Hezkuntzan? Hizkuntzalaritzan? Soziologian? Kazetaritzan? Zuzenbidean? Eta diziplinartekotasunean?

EGUNA: Ekainak 20, osteguna
TOKIA: Bilbo (Euskaltzaindiaren egoitza Plaza Barrian)
ORDUA: 9:30etatik aurrera
GAIA: Humanitate digitalak: aukerak, erakundeek jokatu behar duten rol berriak eta elkarlana.
PROGRAMA:

9:00-9:30 Harrera eta dokumentazio banaketa.
9.30-9:45 Ongi etorria eta aurkezpena.
09:45-10:15 HITZALDIA: Humanitate Digitalak (HD). Sarrera, digitalizazioaren aukerak eta erronkak
…………………Rodrigo Agerri (UPV/EHU, IXA taldea)
10.15-11.00: MAHAI-INGURUA: Digitalizazioa eta Hezkuntza.
…………………Montse Maritxalar (UPV/EHU, Ixa, UEU)
…………………Joseba Abaitua (DU)
…………………Xabier Mujika (Berritzegune Nagusia)
…………………Moderatzailea: Mikel Iruskieta (UPV/EHU)
11:00-11:30 – Atsedenaldia
11.30-12.15: MAHAI-INGURUA: Hizkuntza eta e-Humanitateak.
…………………Dorota Krajewska (Aziti Bihia taldea, UPV/EHU)
…………………Asier Sarasua (Ahotsak.eus, CodeSyntax)
…………………Moderatzailea: Iñaki Alegria (UPV/EHU, UEU)
12.15-13.00 MAHAI-INGURUA: Zientzia sozialak eta komunikazioa.
…………………Joxean Apeztegia (Berria)
…………………Julen Orbegozo Terradillos (UPV/EHU)
…………………Moderatzailea: Xabier Landabidea (DU)
13.00-13.30 HITZALDIA: CLARIN Europako sarea: eHumanitateak eta zientzia sozialak lankidetzarako behar duten hizkuntza azpiegiturak sortzen.
…………………Mikel Iruskieta /UPV/EHU)
13.30: Ondorioak.
…………………Antolatzaileak: Mikel Iruskieta, Xabier Landabidea eta Iñaki Alegria


Humanitate  Digitalak garrantzitsuak dira Ixa taldean, sortu berri dugun HiTZ zentroko 8 ikerlerroetako bat da: Humanitate  Digitalak eta Hezkuntza

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude