Zenbat hitz desberdin ezagutzen ditu Xuxen 5.1-ek?

EDBL datu-base lexikaletik ateratzen du Xuxenek euskarazko hitzen berri.
Eta zenbat hitz jaso dira hortik 2018ko Xuxen 5.1 azken bertsioan?
Hau da, zenbat hitz daude euskaraz? (formalki: zenbat lema eta morfema?)

Gaur egun guztira 125.074 sarrera daude EDBL datu-basean. Honela banatu daitezke:

Kategoriaz:

  • 104.116 hiztegi-sarrera
  • 355 morfema ez-independente
  • 20.599 forma flexionatu

 


Estandartasunaz:

  • 118.493 unitate estandar
  • 6.581 unitate ez-estandar

 

 


Hitz anitzeko unitate lexikalak:

  • 2.209 hitz anitzeko unitate lexikal
  • 122.865 zuriunerik gabeko sarrera

Iruzkinak (2)

  • Jon Braun says:

    Zer dira unitate estandarrak eta ez-estandarrak? Zer dira morfema ez-independenteak? Agian termino agerikoak dira zuentzat, ziurrenik ez guztiontzat. Argi zenitzakete artikuluan bertan? Eskerrik asko!

    • python
      KEPA MIRENA SARASOLA GABIOLA says:

      Zer dira unitate estandarrak eta ez-estandarrak?
      Batuan onartuta dauden unitateak estandarrak dira, adibidez “iritzi” estandarra da, “eritzi” ez da estandarra,

      Zer dira morfema ez-independenteak?
      Atzizkiak edo aurrizkiak eurak bakarrik hitz oso bat osatzerik ez dutenak. Adibidez, “lako” atzizkia erabil dezakezu “delako”, “naizelako” edo “nintzelako” hitzak osatzeko, baina “lako” hori ez da inoiz hitz oso bat.

      Ea artikulua hobeto ulertzeko balio duen! 🙂
      Eskerrik asko

Utzi erantzuna KEPA MIRENA SARASOLA GABIOLA(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude