Tesia: CLIR teknikak baliabide urriko hizkuntzetarako (Xabier Saralegi, 2017-07-11)

Tesiaren titulua:  CLIR Teknikak Baliabide Urriko Hizkuntzetarako
Non
: Informatika Fakultateko Ada Lovelace Aretoan
Eguna: Uztailak 11, asteartea
Ordua: 11:30etan
Egilea: Xabier Saralegi Urizar
Zuzendariak: Eneko Agirre Bengoa eta Iñaki Alegria Loinaz
Hizkuntza: Euskara
Ikerketaren motibazioa, galderak:

Testuinguru eleaniztunak ugariak dira mundu osoan. Europako biztanleen erdiak, adibidez, eleaniztunak dira. Programa bilatzaile elebakar klasikoak ez dira eraginkorrak horrelako eszenatokietan non erabiltzaileak eleaniztunak izaten diren eta testuzko informazioa hizkuntza ezberdinetan kodetuta egoten den. Tesi honetan hizkuntza arteko bilatzaileak (Cross Lingual Information Retrieval edo CLIR) garatzeko teknika berriak landu ditugu. Arreta, baliabide urriko hizkuntzetarako egokiak diren tekniketan jarri dugu, honelako hizkuntzak baitira testuinguru eleaniztun gehienetan aurkitzen ditugunak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude