
UPV/EHUko “Kultura Zientifikoa” Katedrak gure ikertaldeko kidea den Kepa Sarasolarekin bideo bat grabatu du Hizkuntzalaritza Konputazionala zer den azaltzeko.
Hau da bideo albistea: “Hizkuntzalaritza konputazionalarekin lengoaiak errazago erabiltzeko tresnak garatzen ditugu“.
Gaiari buruz gehiago jakin nahi duenarentzat:
- Informatika Ingeniaritzako graduan hautazko ikasgai bat hasiko da datorren astean
(Hizkuntzaren Prozesamendua). - eta master bat hasiko da datorren urrian
(Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua)