Ekainak 22: Teknologia itzultzailearen lagun. Noiz eta Nola?

IT_UEUItzulpengintza eta teknologiaren arteko konbergentzia oso azkar gertatzen ari da.
Garapen teknologikoek hizkuntzen industrien lan merkatua handiagotu eta
produktu berriak sortu dituzte. Egungo eskaerari erantzun ahal izateko, ordenagailuz lagundutako itzulpenean, softwarearen edota web orrien lokalizazioan trebatutako profesionalak prestatu behar dira.

Itzulpengintza eta Teknologia’ graduondokoa on-line ematen dugu urte osoan. Oraingoan egunbeteko jardunaldi bat antolatu dugu: Teknologia, itzultzailearen lagun. Noiz eta nola? Jardunaldi honetan tresna teknologikoek lan egiteko prozesuan eta itzultzaileen prestakuntzan duten inpaktua aztertuko da. Ixa Taldekideak daude sartuta honetan: Nora, Gorka eta Kepa.

UEUko udako ikastaroetan. Ekainaren 22an, asteazkena, Eibarren.

8:30 Harrera eta dokumentazio banaketa
9:00 Jardunaldiaren aurkezpena.
9:15 Laguntza teknologikoa itzulpen-enpresaren jarduera estandarrean.
……..Ritxi Lizartza (Maramara Taldea)
10:15 Euskal post-edizioa, zertan dabil?
……..Nora Aranberri (IXA taldea, UPV/EHU. UEUkidea)
11:15 Atsedena
11:45 Euskal lokalizatzaileen gaitasunak eta trebetasunak.
……..Ane Lopez (Itzultzailea eta lokalizatzailea)
12:45 Lan merkatuaren eskakizunak. Itzultzaileen prestakuntza beharrak.
……..Josu Barambones (UPV/EHUko irakaslea. ‘Itzulpengintza eta Teknologia’ graduondokoaren zuzendaria).
13:30 Bazkari arina.
15:00 Mahai ingurua: Teknologiaren ekarpena gure enpresetan.
……..Hori-Hori, Bakun, Maramara, UZEI eta Elhuyar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude