Pertsona batek ezin ditu milioika albiste irakurri, NewsReader-ek bai

Itziar_Aldabe_HitzaElkarrizketa bat egin diote Ixakidea den Itziar Aldabe ikerlariari Goierriko Hitza aldzkarian, besteak beste euskarak teknologian duen egoeraz eta berak lantzen duen  News Reader proiektu europarraz aritu dira:

Euskarak zer moduzko egoera du teknologia berrietan?

Normalean baliabideak behar dira. Ixa horregatik sortu zen, duela 27 urte. […] Euskara hor dago, eta ingelesarekin konparatzen bada, gauza batzuetan ez dago maila berean, baina beste gauza batzuetan bai.

Hizkuntza gutxituen artean, zer moduzko tokian dago euskara?

Ondo dago kokatuta, Ixa taldeari eta beste erakunde batzuei esker, Elhuyarri adibidez. Hizkuntza gutxituen artetik esango nuke, ondoena posizionatuta dagoena dela. Hemen urteak daramatzate baliabideak sortzen edo biltzen.

[…]

Euskararekin zer ikusirik ez duen Europako beste proiektu batean ere ari zara lanean.

Bai, News Reader proiektua da. Beste bi unibertsitaterekin eta hiru enpresekin ari gara lanean. Proiektu europarra da. Helburu nagusia finantza eta ekonomiako erabakiak hartzen laguntzeko gertaeren antzematea eta egituratzea burutzea da.NewsReaderAdibideren bat jar dezakezu?

Pentsa, enpresa bateko kargudun batek erabaki bat hartu behar duela; adibidez, beste enpresa bat erosi, bai ala ez erabaki behar duela. Enpresa horri bu- ruzko informazioa egunkari eta iturri desberdinetatik jaso daiteke. Informazio hori gainera hizkuntza desberdinetan egongo da. Baina pertsona batek ezin ditu milioika albiste irakurri. Gu, informazio horren guztiaren kronologia eta laburpena egingo duen tresna bat sortzen ari gara. Informazio guztia automatikoki prozesatzeko edo irakurtzeko gai den eta modu kronologiko batean zer gertatzen ari den modu bisualean agertuko duen tresna.

Zein hizkuntzatarako ari zarete tresna hori prestatzen?

Lau hizkuntzatarako ari gara lanean: ingelesa, gaztelera, italiera eta nederlandera, proiektuaren liderra bertakoa delako.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude