Azken hilabetean Europako bi herritatik inbitazioa luzatu digute hizkuntzaren prozesamendua alorrean euskararentzat egin dugun lana aurkezteko.
- Parisen Frantziako hizkuntzei buruzko TLRF solasaldian, IMMI-CNRS, DGLFLF, LIMSI-CNRS eta ELDA erakundeek antolatu dutena (
#tlrf).
Eskatu bezala, aurkezpenaren zati batzuk euskaraz eta beste batzuk frantsesez-edo izan ziren. Solasaldiko bideoetan ikus daitezke Frantziako hainbat hizkuntzen egoera (bretoiera, okzitaniera, korsikera, kreola…):- La technologie de la langue comme un outil efficace pour la promotion des langues avec peu de ressources. Le cas de la langue basque.
Alegria I., Artola X., Díaz de Ilarraza A., Sarasola K. 2015
Colloque sur les Technologies pour les Langues Régionales de France. (2014-02-19 eta 20)
- La technologie de la langue comme un outil efficace pour la promotion des langues avec peu de ressources. Le cas de la langue basque.
- Galesen, Bangor hirian, Galeserak hizkuntza-teknologian azken urteetan egin dituen urrats nabarmenak aurkeztu dituzte Through Technological Means’ Conference bilkuran (
#techiaith).
Osasuntsu dabil galesera, bilkura osoa galeseraz egin zuten eta teknologia aldetik sortu dituzte testurako aplikazioak hodeian, kode irekian, robotekin… Ikus menu honetan- Promoting the Use of Basque via Language Technology
Alegria I., Arregi X., Artola X., Díaz de Ilarraza A., Sarasola K. 2015
‘Through Technological Means’ Conference / Cynhadledd ‘Trwy Ddulliau Technoleg’
- Promoting the Use of Basque via Language Technology
Iruzkinak (1)