Bota galdera!

Elhuyar_Iñigo_Bota_galderaLabur eta argi azaldu du Elhuyar aldizkarian Iñigo Lopez ikasleak zer egiten duen HAP masterreko lan praktikoan. Testutxo bat hartuta, euskara irakasteko galderak automatikoki sortzen ditu horren gainean. Adibidez, testua hau bada:

Pizzak asko gustatzen zaizkit; horregatik, afaltzeko hori prestatuko dut.

Galdera hauek sortzen ditu:

Zer gustatzen zaio asko?
Zer egingo du?
Zer prestatuko du afaltzeko?

Pertsona batentzat erraza da galderak horrela sortzea, baina konputagailuentzat ez.
Gai horretan ari da Iñigo bere doktore-tesia lantzen.

Elhuyar aldizkarian idatzi du azalpen hori, umor-ikutu batekin gainera: Bota galdera!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude