2014/15rako masterrak: HAP/LAP eta LCT Erasmus Mundus

EM LCT masterra

Beste berri oso on bat heldu zaigu udazken honetan IXA taldera: tramite guztiak gaindituta datorren ikasturtean eskaintza bikoitz eta sendoa zabalduko dugu master mailan:

ERNE: EMLCT master honetan beka eskatzeko epea urtarrilaren 12an bukatuko da.

HAP_diptiko_Irudia
HAP/LAP masterra
  • HAP/LAP EHUko masterra Euskaraz eta ingelesez emango da bietara:
    • Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua
    • Language Analysis and Processing.

    . Erasmus Munduseko masterrean emango dugun formazioa, kalitate berarekin eta ikasle gehiagorengana zabaltzeko aukera aprobetxatzeko, beste master honetan ere emango dugu paraleloan, kasu honetan Ixa taldea eta EHUren babesarekin.
    EHUn bekak eskatzeko epea lehengo urtean uztailaren 19an bukatu zen

Azken hamar urteko lanaren fruitua da eskaintza hau; hasieran HIZTEK masterra izan zen (2002-2006) eta azken urteetan HAP masterra (2006-2013). Gutxienez laurogei aditu sortu ditugu, eta hortik berrogei doktorego-tesi. Hizkuntza teknologian urrats garrantzitsuak egin ditugu Ixa Taldean. Bide horretan euskaraz ematen dugun formazioari tinko eutsi nahi diogu. Eta Erasmus Mundus babesaren pean ingelesez ere mundu mailan zabaldu nahi dugu ondo egiten dakiguna, master mailako ikasleak hezitzen. Mesedez, zabaldu mezu hau Hizkuntza-Teknologian ikasi nahiko luketen informatikariei edo hizkuntzariei: