Irailaren 13an, Stanford-eko Unibertsitateko Dan Jurafsky irakasleak hitzaldi bat emango du UPV/EHUko Informatika Fakultatean, Donostian. Dan Jurafsky “Hizkuntz Teknologietan” mundu mailako aditua da.
Nork ez du erabili “Speech and Language Processing” hizkuntza teknologiako testu-liburua? Testu eta hizketa gaiak liburu bakar batean bildu zuen lehen testuliburu argia eta sendo hori? Bada bera, Dan Jurafsky irakaslea da egilea. Ez galdu aukera bertatik bertara ikusi eta entzuteko.
Ikerketa mailan, Jurafsky irakaslearen oraingo intereseko gaien artean hauek aipa ditzakegu:
ezagutzaren indukzioa, itzulpen automatikoa, probabilitatearen eragina hizkuntz teknologietan, eta hizkuntzaren prozesaketaren aplikazioa gizarte-zientzietan. Horrez gain “language of food” gaia ere lantzen du. Gai horietaz hitz egingo digu.
Hitzaldia HAP masterrak antolatu du baina irekia da. Informatika Fakultateko areto nagusian izango da arratsaldeko 4etan.
Gaia: “Extracting many kinds of meaning from text and speech.” (Esangura-mota askoren erauzketa testutik eta hizketatik).
Tokia: Areto nagusian. Informatika Fakultatea
Hizlaria:Dan Jurafsky irakaslea (Stanford University).
Eguna: Irailaren 13an
Ordua: Arratsaldeko 4etan