Laponiako samiera hizkuntza eta euskara lankidetzan aztertzen

Linda
Linda Wiechetek, Norvegiako Tromsø-ko Unibertsitateko ikerlaria, Ixa taldearekin lanean ari da udaberri honetan Donostian (apiriletik uztailera arte). Bere bisita NILS mugikortasun proiektuarekin finantzatzen da.Baina… zergatik landu batera samiera eta euskara?
Zer ikertzen dugu elkarrekin?

Zergatik lan egiten dugu hain bitxia den hizkuntza-bikote horrekin?
Horra arrazoi batzuk:

  • Biak dira hizkuntza “txikiak”,
  • Biek baliabide mugatuak dituzte hizkuntza-teknologiari ekiteko. (Samieraren egoera, baina, are mugatuagoa da gaur egun).
  • Samieraren eta euskararen morfologiak oso aberatsak direnez, biek ala biek tresna berezien beharra dute, hala nola transduktore morfologikoak eta analisi/desambiguaziorako moduluak. Hizkuntza teknologian hoberen kokatuta dauden hizkuntza gehienek (ingelesa, espainiera edo frantsesa, esate baterako) ez dute horrelako tresnarik behar beren oinarrizko azpiegitura sortu ahal izateko.
  • Hainbat kontu morfosintaktikotan bide paraleloak garatu dituzte bi hizkuntzok. Adibidez: postposizio eta funtzio sintaktikoak, baita beroriek sortzen dituzten anbiguotasun morfosintaktikoak ere.

Testuinguru horretan gaudela ildo hauetan ari gara ikertzen elkarrekin :

  • Ezaugarri semantikoen erabilera sintaxi-desanbiguaziorako Murriztapen Gramatiketan (Constraint Grammar).
  • Ezaugarri semantikoen erabilera itzulpen automatikoan transferentzia lexikalean eta transferentzia sintaktikoan.
  • Aditz-azpikategorizazioaren erabilera desanbiguazio sintaktikoan.
  • Aditz-azpikategorizazioaren erabilera itzulpen automatikoan, transferentzia lexikalean eta sintaktikoan.

Samiera Wikipediako “Samiera” sarreratik hartutako mapa:
Oraindik gure analizatzaile sintaktikoak ez daude hizkuntza nagusienen mailan. Sami eta euskara elkarrekin landuz hizkuntza teknologiarako ditugun
oraingo tresna morfosintaktikoak hobetu nahi ditugu
. Gainera aditz-azpikategorizazioaren erabilera oso baliagarria izan daiteke itzulpen automatikoan edo galderak erantzuteko sistemetan.Bestalde, Linda hasi da euskaraz berba egiten, poliki baina badoa. Guk ere laponierazko hitz batzuk ikasi ditugu. Hori ere lankidetzarako eta trukerako bidea baita. 😉

Linda_IXA

Iruzkinak (2)

Utzi erantzuna Anonimoa(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude