Europeana v1.0 sarean sartzera gonbidatu dute IXA taldea


Europeana.eu Europan zehar barreiatutako kultura-ondarean artelanak bilatzeko eta ikusteko webgunea da.Europeana version 1.0 bi urte t’erdiko proiektua da, Europeana.eu prototipoa martxan jarriko duena. Aurten bertan bertsio berri bat egingo du, funzionalitate berri batekin eta objektu digitalen kopurua 10 milioitara igoaz.

Europeana.eu  webgune berezia da. Europan zehar barreiatutako kultura-ondarean (22 museo nagusi, 23 liburutegi, artxiboak…) artelanak bilatzeko eta ikusteko  balio du. Inspirazioa eta ideia berriak lantzeko tokia da, heuren hitzen arabera. Europako Batzordeak eta estatuek finanzatzen dute, eta orain bertan 6 miloi eduki digital biltzen ditu.

  • Irudiak – koadroak, pinturak, mapak, museoetako edukien argazkiak
  • Testuak – liburuak, berri paperak, gutunak
  • Soinuak – musika eta ahotsa
  • Bideoak – pelikulak, telebistarako berriak, programak

Obra horietako batzuk oso ospetsuak dira, beste batzuk, ordea, Europako museo, liburutegi edo bildumetan “ezkutatuta” egon dira orain arte.  Europeana-ri esker guzti horiek ezagunagoak izango dira.

IXA taldea gonbidatu dute lan taldeetan parte hartzera, informazioaren atzipeneko teknologiaren inguruan aholkatzeko, beste 20 unibertsitaterekin batera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude