Roberto Navigliren hitzaldia

Hizkuntzaren ulermen automatikoa gauzatuko bada, hitz bat erabiltzen dugunean zein esanahirekin egiten den ebatzi beharko da. Hori da adiera desanbiguazioa, eta gaur egun %60-%90 doitasunarekin egiten da.

Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterraren barruan, Roberto Navigli adituak hitzen adiera desanbiguazioa eta adieren granularitateari buruzko hitzaldiak eskainiko ditu Donostiako informatika fakultatean.

Roberto Navigli ikerlari italiarra Erromako “La Sapienza” unibertsitateko irakaslea da. Internet Semantiko eta Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan aritzen da, adiera desanbiguazioan, ontologien ikasketan eta ezagutzaren ikasketan orohar.

HAP masterraren barruan, Donostiako Informatika fakultatean bi hitzaldi eskainiko ditu
(gradu aretoan, apirilak 25 ostirala, arratsaldeko 4etan):

  • An Introduction to Word Sense Disambiguation, with a Focus on Knowledge-based Methods
  • Dealing with the Complexities of Sense Granularity: Knowledge-Based Validation of Fine-grained Sense Annotations

Hitzaldiak irekiak eta ingelesez izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude