IXA taldeko Demoak web-orria erabiliz, praktikan ikus dezakegu nolakoa den esaldi bateko hitzen analisi morfologikoa, eta programa lematizatzaileak nola murrizten dituen gero analisi-aukerak.
Gizakiontzat oso erraza da geure hizkuntza ulertzea, konputagailuari asko kostatzen zaio ordea. Adibidez, testu bateko hitzak irakurtzen ditugunean guk ez ditugu kontuan hartzen ezohiko diren interpretazio bitxiak, baina konputagailuak bai, denak aztertu behar ditu eta. Programa lematizatzaileek laguntzen diote konputagailuari interpretazio morfologikoen artean egokia aukeratzen.
Hori erraz ikus dezakegu IXA taldeko Demoak web-orria
Itxura hori
zuen gizonak ikusi du.
Erabiltzen diren kategoria eta azpikategorien zerrenda ikus daiteke hemen.
Argi dago Morfeus analizatzaileak hitz bakoitza testuingurua kontuan hartu gabe analizatzen duela. Itxura hitza aditza ere izan daitekeela dio; hori hitza aditza eta adjektibo ere izan daitekeela; edo ikusi hitza izena. Beste esaldi batzuetan agian gerta litezke, baina gure esaldi horretan ez.
Orduan gero analizatu esaldi bera lematizatzailearekin. Lematizatzaileak analisi morfologikoa egiten du baina gero hitzaren testuingurua aztertuta hitz bakoitzerako analisi bakarra aukeratzen du.
Morfeus analizatzaile morfologikoak batez beste euskarazko hitz bakoitzerako 2,81 analisi diferente sortzen ditu. Kategoria eta azpikategoria sintaktikoa bakarrik kontuan hartuta 1,5 analisi ematen du hitz bakoitzeko. Lematizatzaileak ordea, testuingurua aztertu ondoren lema eta kategoria bakarra hautatzen du hitz bakoitzerako. Hanka sartzen du, baina %1 edo %2an baino ez. Oso tresna erabilgarria da hizkuntza-teknologian.