NAZIOARTEKO II. MINTEGIA: IRAKASKUNTZAK, IKERKETAK ETA SORMEN LANAK, ARTE ETA ARKITEKTURA PARTEKATUAK ETA BERE ERAGINAK

Udaberriaren etorrera garaian, trumoi, txingor, zaparrada eta hodei-ilun artean geneukan Bilboren hortzi muga ureztatutik lehen eguzki izpien berotasuna sumatzearekin batera, Euskal Herriko Unibertsitateak Abandoibarran duen Bizkaia Aretoa eraikinean (Alvaro Siza arkitektoaren diseinua berori) elkartu ginen 2018ko martxoaren 21ean eta berriro ere 22an (asteazken eta ostegunarekin) aipatu izenburu adierazgarria eman zitzaion nazioarteko mintegia burutu asmotan. Esan bezala, aurreikusitako egun euritsuak azkenean berotu zuen eta horrekin batera, partaideon animoek ere, goritu ez baina une batzuetan bederen, halako eztanda-puntu onuragarriak izan zituztela agian pentsa liteke.

Artea/Arkitektura uztarketak konpartitzen duen sormen lanaz jarduteko beta apartekoa

Iragarrita zegoen gisan, lehenengo egunean arte eta arkitektura partekatuen baitako aferak seguruenik askozaz era nabariagoan gailendu ziren, bigarrenean aldiz sormen lanak izan zirelarik nagusi, eta horien magalean batik bat, arte adierazpenari loturiko belaunaldi berrien (eta ez hain berrien) esperientziek, gogamena elikatzeko paregabea den lurrin kondentsatua utzi ziguten aretoko espazioan dantzan. Bazegoen hortaz, bigarren saio honetan ere, arte-arkitektura elkar trukatze-material horretaz zer hausnartzerik eta bere eraginez, biak ala biak sorkuntza bitarteko duten heinean.

Sesio ororen interesa nabarmena izanagatik ere, entzule moduan izena eman zuen jende multzo handiaren artean isiltasuna behin baino gehiagotan egin zen presente, oro har, guztiok adi-adi mantentzeko lagako aurkezpenak izan genituenean, nahiz eta beste momentu batzuetan elkarrizketa baretsu edota sutsuagoak ere ireki ziren. Horren guztiaren harian, nola ez, tituluak argiro izendatzen zituen irakaskuntzak eta ikerketak ere bazeuden sormenarekin batera tira-biraka.

Ekitaldia oso erraz ahaztuko ez dugulakoan, hona hemen mintegiaren sarrera legez eta bere programarekin batera, KREAREAK Eusko Jaurlaritzako Ikerketa Talde Egonkorrak (mintegiaren antolatzaile eta bultzatzailea) idatzi zuen aurre-testua:

Iritziak iritzi, Uruguaiko Montevideo hiritik etorritako lankideak bezalaxe Brasilekoek ere kolaboratu izan dute jardunaldiaren gorputz-hartzean. Era berean, arrakastarik ez zitekeen usainduko, hots egindako gonbidatuak izan ez balira, programan zerrendatuak:

Zenbait urteren ondoren berpiztu den ekimena

Alabaina, bilera honek izan zuen aurrekaririk 2012ko udazkenean ikerketa talde berdintsuak (nahiz eta oraindik egonkortua ez izan) ikerkuntza proiektu baten ildoan eta Donostiako San Telmo Museoan kokaturiko erakusketaren parean buruturiko mintegian. Sei urte luze iragan badira ere, Arte Ederren Fakultateko eta Arkitektoen Goi Eskolako ikasleek/irakasleek presentzia eta protagonismoa izan zuten/genuen orduan, artearen eta arkitekturaren arteko mamiak ezein ikuspegitik elkarkidetzen zituen beste sortzaile eta profesional sorta aukeratuarekin batera, azpi-azpitik Oteizaren figura sano ohartuz:

Hau izan bazen, hain zuzen, egitasmo gibelekoa; aurton gurariak berreguneratu ditugu eta galdetzerik legoke, aitzinerat so, noizko arteztuko/proiektatuko dugun hurrengoa (?)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude