1930. eta 1940. urteetako arkitektura jardunaldia

Justu udazkeneko argi-izpi goibelekin ikastaro berria hasten dugunean, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean HITZALDI ETA DEBATE JARDUNALDIA antolatu dugu Eskultura Saileko irakasle batzuk, datorren Urriaren 3rako. MASA, BOLUMENA ETA ESPAZIOA: ERABILGARRITASUNA ETA MONUMENTALTASUNA AUTARKIAKO ETA FAXISMOKO ARKITEKTURAN. SINBOLIKOAREN ETA FUNTZIONALAREN ARTEAN izango da saioaren izenburua.


 


Bertan, Italiako Perugiako Unibertsitateko aditu batek: “Los graneros del Fascismo: política económica y experimentación arquitectónica en Italia (1932-1940)” hitzaldia eskainiko digu 16:00etan. Horren ostean, debatea eta atsedenaldia izango dugu eta 18:00etan bigarren gonbidatua: “Arquitectura y Autarquía: hacia un Falangismo de piedra y hormigón”, garai horretako arkitektura eta etxebizitzari buruz tesia oraintsu aurkeztu duen EHUko Artearen Historiako irakasle batek emana. Ondoren, hizlariekin elkarrizketa eta bukaera 19:30ak aldera aurreikusten da. Beheko irudian daukazue zein izango den arratsalde horretako programa. Interesa baduzue eta bertaratu nahi bazarete ongi etorriak izango zaretela dudarik ez.


 



Argazkiak.org |  © cc-by-sa: isusko Urriaren 3ko ekitaldiaren kartela.


 


Izan ere, Italian II Mundu Gerra bitartean garatu zen Faxismoko arkitekturak 1920 eta 1930eko hamarkadetako arrazionalismo eraikitzailearen premisa asko bereganatu eta egokitu zituen, ideologia berriaren moldeetara alegia. Espainiako estatuan, Guda Zibilak modernotasunaren eta abangoardiaren santsuak printzipioz ezabatu bazituen ere, Autarkiako arkitektura monumentalak ezin izan zuen inperio handiaren egikera erraldoia luzaroan mantendu. 1950eko hamarraldirako Europatik zebilen ‘nazioarteko estiloa’ delakoa bereganaturik zeukaten, baina lehenago ere aurki ditzakegu funtzionalismotik zeharo aldentzen ez diren ohiturak, batez ere hasierako frankismoko eraikin erabilgarrietan; lantegietan eta produkziorako eraikuntzan batik bat, hain zuzen ere sinbolikotasunaren aurpegirik oparoena erakustea beharrezkoa ez zen kasuetan.


 


Halakoak eta bestelako zenbait gorabehera ere tratatuko dituztelakoan, gonbidapena egiten zaituztegu etortzerik baldin baduzue, eta eskerrik asko aldez aurretik.

Iruzkinak (1)

  • ROBERT PATTINSON STEALS THE MTV SHOW AND A KISS FROM HIS ONE AND ONLY KRISTEN STEWART!!anything connected with Twilight seems to have the magic touch..Rob..I beveile is the talisman!!love when he mentioned Kristen in his acceptance speech.They looked wonderful together..poor Zac Efron and Vanessa Hudgens were overshadowed!ROBERT PATTINSON is the HOTTEST MAN IN THE WORLD..2010 and many more years to come!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude