AUDIOBOO: soinu-sarea

AUDIOBOO
Norberak bere
soinu-mapa osatzeko aukera du jada. Audioboo sare sozial honen bidez,
erabiltzaile bakoitzak bere perfilean igo dezake Iphone-aren bidez grabatu duen
zerbait. Gainera, satelitearen bidez non grabatu duen adierazten du Google
Maps-en zehaztasunez kokatuz. Minipodcast edo podcast azkarraren funtzioa du eta
5 minutuko grabazioan eskegi daitezke perfilean. The Guardian egunkari
britainiarrak dioenez, lehenengo hiru hilabeteetan milioi bat bisita izan ditu
webgune honek. Gehiago irakurtzeko:  AudioBoo is new talk of the net. British sound-sharing website attracts 1m page views in first three months”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude