Radionomy: egin zure irratia Interneten

 Aukera asko dago Internet bidez norberak bere irratia sortzeko, klasean ikusi
izan dugun bezala, podcast moduan esaterako. Radionomy-k zer du berezia?
Web orrialde berak ordaintzen ditu jartzen dituzun edukien eskubideak, hau da,
zure irratsaioan jartzen dituzun kantuen egile eskubideak bere kargu geratzen
dira. Eta hau entzunda, jendearen zalantza nagusiena ea enpresa honek irabaziak
nondik ateratzen dituen jakitea da. Kontua da noizean behin publizitate kuña
batzuk jartzera behartzen dutela erabiltzailea. http://www.radionomy.com/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude