FORREST GUMP (BSO) Musika: Alan Silvestri

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4

Abesti hau aukeratu dut musikaren inguruko
gaia aztertzen ari garela aprobetxatuz. Betidanik gustatu izan zait banda
sonora hau, baina klasean aztertu genuena abesti honekin lotu dut segituan.

 

Musikaren funtzio hainbat betetzen dituen
abesti ederra genuke hau. Pianoaren laguntzaz, pelikula honen eszena batean
kokatzen gaitu zuzen zuzenean. Hots, Forrest bankoan eserita dagoenean
autobusaren zain eta ikusten da nola luma bat bere inguruan hegan dagoen.
Pertsonaia bakarrik dago eta nolabaiteko melankolia sortzen du. Beraz,
pertsonaia horren izaera bakartia transmititzen duen abestia dela esango nuke
eta era berean, pelikula osoa girotzen duena.

 

Baina pelikula horri erreferentzia egiteaz
gain, abesti honek melankolia kutsu oso indartsua dauka. Abestia hasieran gozoa
da, leuna, motela, pianoaren laguntzak soilik indartzen duena..baina geroago
bere erritmoa edo intentsitatea handituz doa entzulearen emozioak areagotuz.
Niri abesti honek haurtzarora garraiatzen dit. Abesti hau entzuten dudan
bakoitzean, txikia nintzen garaiak gogorarazten dizkit: ama nola etortzen zen
txikitan ohean nengoela, manta batekin estaltzen ninduenean eta ondo lo egin
esaten zidanean. Edo bestela, iradoki dezake oinez ikasten ari den haur batek berak
bakarrik zutik jartzea lortzen duen momentua. Haurtzaroko hainbat eta hainbat
kontu ekartzen dituen abestia dela esango nuke. Sentimenduak pizteko gaitasun
handia du eta malkoa jauzi dakioke edonori abesti hau entzutearekin bakarrik.

 

Bestalde, norberaren bizitzaren bidaia ere
irudika dezake. Jaiotza, gaztaroa eta oraingo momentua. Oroitzapenak
banan-banan ordenatzen laguntzen duen musika da, lehen aipatu dudan erritmoaren
intentsitate horrengatik. Beraz, bizitzaren bidaia irudika dezakeen abestia ere
badela esango nuke.

 

Ekarpen hau egin nahi izan nahi dut, benetan
funtzio anitz bete ditzakeen abestia dela iruditzen zaidalako: leku bat girotu,
zerbait adierazi, zerbait kontatu, denboran zeharreko bidaia, iraganeko
oroitzapenak, zerbait zoriontsuaren lorpena, maitasuna…

Abestia entzun nahi baduzue (Arantza), hona hemen pianorako bertsio bat http://www.youtube.com/watch?v=Vb0i8ZTQB2o

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude